Sandra Piñeiro elikagaiei buruzko nahasmenduez arituko da ostegunean Palmero Monteron

Sandra Piñeirok elikaduraren jokabidearen nahasmenduez hitz egiteko hitzaldia emango du ostegunean, otsailaren 15ean. Txingudiko Elkarte Feministak antolatutako ekitaldia da, arratsaldeko 18:00etan Palmera Montero gunean hasiko dena.

Sandra Piñeiro Fungueiriño 1996ko apirilaren 24an jaio zen Boiron (A Coruña), eta gaur egun Irunen (Gipuzkoa) bizi da. Errendimendu handiko kirolaria izan da 12 urte baino gehiagoz, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, eta, gaur egun, profesional gisa egiten du lan osasunaren arloan.

Errendimendu handiko kirola eta autoexijentzia izan ziren bere anorexia nerbiosoaren eragileak. 2021ean argitaratutako “Remando en la oscuridad” liburuan, goi-mailako kirolari gisa nahasmendu horren aurrean izandako sendatze-prozesua kontatzen du. Gaur egun, kirol profesionala alde batera utzita, konpromiso sozial handia duen emakumea da, osasun mentala agerian jartzen saiatzen dena, bai kirolaren esparruan, bai kanpoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude