Txingudiko Elkarte Feministak Naroa Gamazoren liburu aurkezpena antolatu du otsailaren 8rako

Argazkiaren egilea: Estudio Gover.

Txingudiko Elkarte Feministak Naroa Gamazoren “Tratado sobre la nariz” liburuaren aurkezpena antolatu du otsailaren 8rako, ostegunerako. Liburu aurkezpena Palmera Montero gunean egingo da arratsaldeko 18:00etan eta idazlea bertan izango da. Hitzaldira bertaratzeko liburua aurretik irakurri izana gomendatzen da.

Naroa Gamazo ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta Telebistako Kazetaritzan masterra du. Albistegietako erredaktorea izan da eta gaur egun arte grafikoetan lan egiten du. Bere lehen eleberri honetan, emakumeak gaur egun dituen galderak eta zalantzak biltzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude