Hendaia, Irun eta Hondarribia elkartuko dira indarkeria matxistaren aurkako mugaz gaindiko triatloian
Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, babes osoa eman diote Indarkeria Matxistaren aurkako Elkartasunezko Mugaz Gaindiko Triatloiari. Ekimenak hiru hiriak lotuko ditu datorren azaroaren 22an, berdintasuna, belaunaldien arteko bizikidetza eta indarkeriaren arbuio kolektiboa aldarrikatzeko...









