Haizea nora, Inauteriak hara

2024koak haizeak baldintzatutako Inauteriak izan dira. Larunbat arratsaldean, otsailaren 10ean, egitekoa zen desfilea bertan behera geratu zen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak haizeagatik egun horretarako iragarritako abisu horiarengatik.

Otsailaren 11n, berriz, Zaldun Inautean mozorroek hartu zituzten hiriko kaleak. Argazkietan igandeko desfilea ikusiko duzu. Inauteriak bihar amaitzeko ziren Sardinaren ehorzketa eta Zanpantzarren erreketarekin. Dena den, larunbatean, otsailaren 17an, pasa den larunbatean egin ez zen desfilea errepikatuko da, ohiko ordutegiarekin eta ibilbidearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude