Gaurtik aurrera hasiko dira Poxpologile kalea berrurbanizatzeko lanak

Udalak jakinarazten du gaurtik aurrera aldaketa batzuk izango direla Poxpologile kalean, kalea berrurbanizatzeko lanak direla eta. Aurrena, aurretiazko jarduketak egingo dira: Nafarroa hiribidean eskolako autobusak biratzeko eremua prestatzea, etxolak jartzea, obrako seinaleak ipintzea, etab. Proiektua Construcciones Otegui Gaztañaga SL enpresari esleitu zaio, 1.928.192,29 euroko aurrekontuan (BEZ barne). Aurreikusitako exekuzio-epea 14 hilabetekoa da.

Deskribapena

Aurkeztutako proiektuak ingurua bere osotasunean berritzea du helburu, urteetako asentuen ondorioz espaloiak deformatu eta azpiegiturak kaltetu baitira eta horregatik ingurua oso degradatuta baitago.

Jarduketaren oinarria kalea berrantolatzea izango da: ibilgailuek noranzko bakarrean zirkulatu ahalko dute, eta 5 m zabal den errei bat sortuko da, ibilgailuak kalearen bi aldeetan baterian aparkatu ahal izateko. Antolamendu berriari esker, funtsean, oinezkoentzako espaloi zabalak sortu ahalko dira, eta egungo maila aldeak berdindu. Era berean, zuhaitzak berrituko dira, eta eite txikiko zuhaitzak landatuko dira, etxebizitzak hurbil egotearekin bateragarriak izan daitezen.

Oinezkoen zirkulazio segurua bermatzeko, oinezkoentzako pasabide gehiago sortzea proposatu da, eta pasabide berriak goratuak izatea, ibilgailuek abiadura murriztu behar izateko. Ildo beretik, espaloiak hobeto zolatuko dira, Nafarroa hiribidekoen antzeko baldosak jarrita, eta ezkaratzetako irisgarritasuna hobetuko da.

Proposamenak bidaltzeko prozesuaren barruan, hamabi ekarpen jaso ziren: erdia, kalean ezartzekoa zen zirkulazio noranzkoa aldatzearen alde, eta beste bat, kontra; bi, kaleko zeharkako maldak zuzentzeko eskatzeko, fatxadetan urik ez izateko; eta besteak, aparkatzeko tokien, atarien eta ibien inguruan, besteak beste.

Proiektuaren aukerak aztertuta, azken jarduketan norakoaren aldaketa jasoko da, eta norako bakarreko kalea izango da, Ramón Iribarren kaletik sartuta kanalerantz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude