Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, larunbatean, maiatzaren 27an, “Saldremos Mejores” podcasta live show formatuan dator Irungo Amaia KZra. Showak gaurkotasuna eta umorea batzen ditu, eta protagonistak Inés Hernand («Gen Playz”) eta Nerea Pérez de las Heras (“Feminismo para torpes”) dira. 19:00etan izango da hitzordua.
Show hau “inkonformistentzako eta azken ordukoetatik eta sare sozialetatik haratago joateko gogoa dutenentzako” da. Sarrerak txartel-leihatilan eskura daitezke showa baino ordubete lehenagotik, betiere sarrerarik geratzen bada, eta baita KZren (página web) webgunean ere.
“Saldremos Mejores” dela eta
Kontatzen dizuten edozer gauzarekin konformatzen zara akaso? Gogoa baduzu Twitterreko azken ordukoetatik harago, Saldremos mejores da zure espazioa. Grazia handiz kontatzen dizugu nora doazen zure zergak, autonomo gisa dituzun eskubideak, zertarako dagoen Koroaren instituzioa Espainian edo ea EBk Murtziarekin zuzen jokatzen duen. Ez duzu lo hartuko, lasai; alderantziz, bizkortu egingo zara. ¿Saldremos mejores? Poscast honetan, gutxienez, saiatu egingo gara”