“Tuk-Tukean Sri Lankan barrena” Zure Abenturaren Bila programaren hurrengo emanaldia

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, ostegun honetan, maiatzaren 25ean, Susana de la Rubiak Sri Lankan barrena egin zuen bidaia aurkeztuko du, “Zure abenturaren bila” programaren barruan. 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZn. “En Tuk-Tuk por Sri Lanka” izenburupean, gonbidatuak Sri Lankan barrena bere alaba Anarekin batera egin zuen bidaiako abenturak eta desbenturak azalduko ditu.

Hitzordua gaztelaniaz egingo da, eta aurkezpena eta saio-amaierako solasaldia ere egingo dira. Sarrera libre izango da, aretoa bete arte.

«Zure abenturaren bila» Bidaia-programa bat da, eta bertan, gonbidatuak bere bizipenak, esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko grina kontatzen ditu, egin duen abenturaren irudiez lagunduta. Askotariko esperientziak aurkeztu dira: Antartikako espedizioak, munduko mendi garai eta zailenetara joatekoak, eta baita askoz gertuago dauden lekuen proiekzioak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude