“Zure Abenturaren Bila” programaren barruan, “Pekin Express txakurrekin”

Irungo Udaleko Kultura Arloak antolatuta, ostegun honetan, hilak 20, Roberto Sastrek Asiara egindako bidaia bat aurkeztuko du, “Zure abenturaren bila” programaren barruan, 19:30ean, Amaia KZn: “Pekin Express txakurrekin. Txakurrekin, Asian barrena, auto-stopean”. Hain zuzen ere, gonbidatuak bidaiaren nondik norakoak azalduko ditu, Cocaí eta Chai txakurrekin batera.

Aurkezpena gaztelaniaz izango da, eta, saioaren bukaeran, mahai inguru bat izango da. Sarrera doakoa izango da, eta interesdunak aretoa bete arte sartu ahalko dira.

“Zure abenturaren bila”

Zure abenturaren bila” bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, Lurreko mendirik garai eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoen gaineko proiekzioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude