Irungo Udalak jakinarazi duenez, astelehen honetan, Blaia ibilbidea hobetzeko lanak hasiko dira: galtzada eta espaloiak berrasfaltatuko dira, eta argiztapena berrituko da, 200.000 eurotik gorako inbertsioa eginda.
Obretako ordezkari Cristina Labordak adierazi duenez, “lanek bizilagunen eskaera bati erantzuten diote. Inbertsio handia da; izan ere, asfaltatze lanak egiteaz gain, espaloiak eta argiztapena berritu nahi ditugu, proiektu integral baten barruan. Seguru asko, beste lan batzuk egingo ditugu inguruan, baina, hasteko, ibilbidea egoera onean mantentzeko balioko dute lan hauek”.
Funtsean, espaloien eta errepidearen egoera hobetuko dira, zorua berrituta, eta, plataforma guztiz berritu behar dela baliatuz, beheranzko erreiko areka ia osorik aldatu ere egingo da.
Gainera, argiztapena eraginkor eta uniformeagoa izan dadin, LED argiak jarriko dira egungo argi puntuen ordez; horrela, bide batez, argi kutsadura txikiagoa izango da.
Proiekturako aurrekontua 221.096,01 euro da; enpresa esleipenduna, Campezo Obras y Servicios SA; eta lanak egiteko epea, hiru hilabete.
Zirkulazioari buruzko oharra
Lanek irauten duten bitartean, ibilgailuak gora igo ahalko dira, baina, jaisteko, Teodoro Murua eta César Figuerido kaleak erabili beharko dira.