Carlos Garcíaren mutilek SD Euskaldunari irabazi behar diote eta Universidad de Deusto FC taldeak Oiartzun KE taldearen aurka galdu edo berdindu
Aste Santuko etenaldiaren ondoren, Gipuzkoako Gorengoen Erregional Maila martxan jartzen da berriro. Real Unión Rocak SD Euskalduna izango du aurkari igande honetan,16:30etik aurrera, Galeko anexoan, 26. jardunaldiko partidan.
Carlos Garcíak zuzentzen duen taldea lider da 61 punturekin eta 10 puntuko abantaila du bigarren sailkatua den Universidad de Deust o F C taldearekiko. Bost jardunaldiren faltan,irundarrak Ohorezko Erregional Mailara igo daitezke asteburu honetan, Real Unión Rocaren garaipena eta Universidad de Deusto FC taldearen porrota edo berdinketa gertatuz gero Oiartzun KEren aurkako partidan.