Irungo Udaleko Kulturako ordezkari Borja Olazabalek, Sara Morante ilustratzailearekin, Tinta Cómics dendaren arduradun Miren Itsaso Martínekin eta Mertxe Tranche autore eta ikertzailearekin batera, apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta Irunen antolatu diren ekitaldiak aurkeztu ditu.
“Berriro ere, kulturak eta literaturak Zabaltza plaza hartuko dituzte”, azaldu du Borja Olazabalek. Proposamenez betetako programa bat dugu aurrez aurre: tailerrak, aurkezpenak, sinatze ekitaldiak eta ipuin kontaketa, nornahirentzat, bertatik bertara, bertako autoreak izango baitira protagonistak”.
Guztiaren ardatza Liburu Azoka izango da: Zabaltza plazan egingo da, larunbat eta igandean, hilak 22 eta 23, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta Tinta Cómics eta Elkar liburu dendek parte hartuko dute. Aurreko urteetan bezala, aulkiz hornitutako eremu bat izango da, aurkezpenetarako eta antolatzen diren gainerako ekitaldietarako.
Beste erreferentzia puntua CBA izango da: ostiralean, hilak 21, ohikoa denez, On Kixote jendaurrean irakurriko da, eta, euskaraz, Bihurguneko nasa, Uxue Apaolazarena. Parte hartu nahi dutenek lekua gorde behar dute aurrez, CBAra deituta [tel.: 943505421] edo biblioteca@irun.org helbide elektronikora idatzita.
Jarduera guztiak Liburu Azokan izango dira, irakurraldi publikoak eta hilaren 25ekoa izan ezik. Bestetik, programazioaren irudi grafikoa Lorena Martínez Oronoz artista irundarrak egin du.
Programa osoa
Apirilak 21, ostirala
10:00 – Irakurraldi publikoak: On Kixote Mantxakoa (Miguel de Cervantes) eta Bihurguneko nasa (Uxue Apaolaza)
Apirilak 22, larunbata
10:00 – Azokaren inaugurazioa
12:00 – Liburu aurkezpena: Bichta éder (Eneko Bidegain)
17:00 – Ipuin kontaketa: Zorte txarreko otsoak (Maite Franko)
17:30 – Sinatze ekitaldia: Nerea Kortabitarte.
18:00 – Liburu aurkezpena: Irulegiko eskua / La mano de Irulegi. Bakarne Atxukarro e Izaskun Zubialde.
19:00 – Kulturbox kultur proiektuaren aurkezpena (Helga Massetani Piemonte eta María José Noain Maura)
Apirilak 23, igandea
12:00 – Familientzako tailer artistikoa: Artean Espazioa
12:00 – Sinatze ekitaldia: Noelia Lorenzo Pino
17:00 – Ipuin kontaketa: Printzipesak (kolore guztietako printze eta printzesak) (Maite Franko).
18:00 – Liburu aurkezpena: Sara Morante
19:00 – Liburu aurkezpena: Las huellas de las mujeres en Irun (Mertxe Tranche eta Alicia Cebrián)
Apirilak 25, asteartea
19:00 – “Bidaia bat Mariasun Landarekin. Krokodilo bat esku artean eta beste zerbait”
Omenaldia Mariasun Landari, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Saria eman zioten hogeigarren urteurrenean
Beatriz Egizabalek sortutako performancea
Edurne Portela eta José Ovejero
Ordezkariak jakinarazi duenez, gainera, Liburuaren Eguneko programatik kanpo, maiatzaren 31ean, Edurne Portela eta José Ovejero autoreak Irunera etorriko dira, CBAn literatur topaketa batean parte hartzeko.