Behobiako “Auzo Sortzailea” programan parte hartzeko ekimena proposatu dute

Azken hilabeteotan, Irantzu Lekue artistaren eskutik, Behobia “Auzo sortzailea” programan parte hartzen ari da, Pio Baroja institutuaren inplikazioarekin. Auzo Elkarteak, auzotarrek modu partikularrean eta adinekoen zentroetako erabiltzaileek ere
parte hartu dute. Irungo Udaleko Kultura Arloak antolatzen du “Auzo sortzailea” programa, eta emaitzak laster ikusi ahalko dira, mural batean zertuta. Alabaina, aurrez, programak interesdun guztiek parte hartzeko ekimen bat proposatu du.

Proiektutik sortzen den muralarekin batera paperezko itsasontziez osatutako instalazio artistiko bat sortzea da asmoa: “Nabigatuko dugu? Itsaso beraren parte gara denok. Izan bidaiaren parte” da leloa, eta gonbidapena, paperezko itsasontzi xumeak sortu etan barruan mezu bat sartzea. Leku hauetan jasoko dira itsasontziak, egun eta ordu hauetan:

– Gaztelekuan, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara, eta, ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara
– Lau haur txokoetan,17:30etik 19:30era
– Pio Baroja Bigarren Hezkuntzako institutuan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara

Itsasontziak egiten laguntzeko, argibide orri bat kaleratu da [erantsita doa], interesdun guztiek keinu xume bat egin eta programan parte hartu ahal izateko. Ekimenaren emaitzak eta proiektuaren bukaerako murala datozen asteetan ikusten hastea espero da.

Auzo sortzailea
Programaren esparruan, auzo bakoitzeko beharrizan edo desioak identifikatzen dira, aisialdiari, gazteriari, hirigintzari eta askotariko beste alor batzuei dagokienez, eta esku hartzeko erronka bat ezartzen da; betiere, tresna bezala arte garaikidea erabilita. Nahi duten herritar guztiek har dezakete parte, are talde eragilea osatu ondoren ere.

Helburua, auzotarrak eta artistak elkarrekin harremanetan jartzeaz eta herritarrei baliabide berriak eskaintzeaz gain, espazio publikoan esku hartzea da, artea eta kultura deszentralizatzen laguntzeko. Aurreko edizioak Katean, Elitxu-Lapitzen eta Urdanibian egin ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude