Iñaki Goikoetxea, Real Unión klubeko entrenatzailea, hedabideen aurrean agertu da gaur goizean, Unió Esportiva Cornellàren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan.
Teknikari txuribeltzak adierazi duenez, “astea oso ondo joan da. Jokalariak lasai daude. Larunbateko partidak indarra eta konfiantza eman digu galdu arren, baina astean zehar partida berriro ikusten eta pentsatzen eta jokalariekin hitz egiten ikusi genuen nahiko partidu ona egin genuela eta bidea hori dela. Jokalariak prest daude iganderako.”
UE Cornellàri buruz, Debako teknikariak adierazi du “talde sendo baten aurka jokatu dugu, oso jokalari gogorrak eta handiak ditu, baina konfiantza dugu emaitza on bat atera dezakegula. Larunbateko partidaren antzeko erritmoa edukitzea guretzako egokia izango zen. Garaipena gero eta derrigorragoa zaigu, baina partida buruarekin jolastu behar dugu. Partida luze bat egin eta lasai egon. Beraiek talde sendoa dute eta lasaitasunarekin jolastu behar dugu, larunbateko ideiarekin baina burua lasai edukita”.
Taldeak atseden eguna du gaur eta bihar entrenatuko du Kataluniara joan aurretik. Partida igandean jokatuko da RCDE Stadiumean 18: 00etan.
Prentsaurrekoa hemen ikus dezakezue.