Dunboa auzo elkarteak ohiko Gabonetako postal lehiaketa antolatu du. Larunbatean, azaroaren 18an, goizeko 11:15etik 13:00etara egingo da ekintza auzo elkarteko liburutegian. 6 eta 13 urte bitarteko haurrek parte hartu ahalko dute lehiaketan.
Lehiaketa bi kategorietan banatuko da. Batetik, 6 eta 9 urte bitarteko haurrak. Bestetik, 10 eta 13 urte artekoak lehiatuko dira. Lehiaketaren gaia Gabonak dira, beraz gai horrekin lotutako zerbait margotzea eskatzen zaie haurrei. Marrazkian izenburu hau jarri beharko da: Navidad 2023ko Gabonak.
Sariak eta teknika
Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira. Kategoria bakoitzean lehen saria jaso duten marrazkiek apainduko dituzte eguberriak zoriontzeko auzoak erabiliko dituen txartelak. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak ere sari bat jasoko du.
Teknikari dagokionez, askotariko teknikak onartzen dira: koloretako arkatzak, ikatz-ziriak, errotuladoreak eta plastidecor. Parte-hartzaileek euren pintura materiala ekarri beharko dute eta elkarteak lamina zigilatua jarriko du beren esku bertan margo dezaten.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, gurasoek edo tutoreek ezingo dituzte parte-hartzaileak lagundu, eta eredurik ere ezingo dute erabili. Bestela, deskalifikatuak izango dira.