Ostiralean Irungo Udal Kontserbatorioan pataidetza kontzertuak egingo dira

Irungo Udal Kontserbatorioak bi kontzertu-saio antolatu ditu datorren ostiralerako, azaroaren 17rako. Lehenengo kontzertua 17: 00etan izango da eta bigarrena 18:00etan, 45 minutuko iraupenarekin.

Partaidetza sustatzen duten kontzertuek, hainbat musika estiloren ezaugarriak eta musika-hizkuntzaren bitxikeriak azaltzea dute helburu. Publikoarekiko interakzioa etengabekoa izaten da. Kontzertuaren dinamizazioa Antonio Domingo, perkusio jotzaile ospetsuak  egingo du. Bertaratutakoen konplizitatea bilatuko du, kontzertuaren  protagonistak bihurtu daitezen.

Edukiera dela eta, haur bakoitza heldu batek lagunduta joan ahal izango da, eta aldez aurretik izena eman beharko da kontserbatoriora deituta, 943505710 telefonora edo conservatorio@irun.org helbidera idatzita.

Larunbatean, hilak 18, 10: 00etatik 12: 00etara, “Musika ardatzeko irakasgai gisa” izenburupean, Antonio Domingok familiei zuzendutako hitzaldia eskainiko du, musikaren garrantzia pertsonen garapenean eta bereziki haurtzaroan landuko duena.

Antonio Domingo bibrafono irakaslea eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Perkusio Ensemblearen zuzendaria da. Ibilbide luzea egin du musikaren munduan, eta hainbat musika-esparrutan aritu da: ganbera-musikako talde ugaritako kide izan da, eta, aldi berean, hainbat orkestra sinfoniko nazionalekin kolaboratu du maiz, musikalen sortzaile eta gidoilari izan da, eta lan pedagogiko handia egin du perkusio-munduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude