Irungo Udal Kontserbatorio eta Musika eta Dantza Eskolak toki libre batzuk ditu ikasturtea abiatu aurretik

Irungo Udal Kontserbatorio eta Musika eta Dantza Eskolak datorren astelehenean hasiko du ikasturtea, hilak 11, ikastaro eskaintza erakargarri bat eskuetan, musikarekin harremanetan hasteko eskolak eta ballet eskolak barne. Arduradunek azaldu dutenez, berez, 2023/2024 ikasturtean matrikulatzeko epea bukatua da dagoeneko, baina oraindik badira toki libre batzuk, ikastaro hauetan:

Heldu hasiberrientzako ballet eskolak

Interesdunek ballet klasikoaren hastapenak ikasi ahalko dituzte, askotariko teknika eta taktikak, hala nola oreka, koordinazioa eta indarra. Taldea hamabost lagunek osatuko dute gehienez ere, eta egin ahala onartuko dira eskaerak. Gainera, arduradunek aipatu dutenez, datorren ikasturtean, helduentzako balleteko mantentze eskolak eskainiko dira.

Musika hizkuntza

10 urtetik 12 urtera bitarteko ikasle berriek eman dezakete izena, musika irakurri, ulertu eta sortzen ikasteko.

Izen ematea

Interesdunek Udal Kontserbatorio eta Musika eta Dantza Eskolako Idazkaritzaren bidez eman dezakete izena, 943 505 710 telefono zenbakira deituta edo conservatorio@irun.org helbide elektronikora idatzita. Erregistratu ahala onartuko dira eskaerak, gehienez ere hamabost laguneko taldeak osatu bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude