Irungo Kontserbatorioak jaialdi batekin ospatuko du ikasturte amaiera datorren asteartean

Irungo Kontserbatorio eta Musika Eskolako ikasturtea datorren asteartean, ekainaren 13an amaituko da, Mendibil parkean antolatu duten jaialdi batekin. 400 ikaslek parte hartuko dutela aurreikusten da, ikastetxeko zenbait taldek eskainiko dituzten emanaldietan:  banda, orkestra, abesbatzak, pop-rock taldeak… Ekitaldia 18:30ean hasiko da, betiere eguraldi ona egiten badu.

Ikasturtea formalki amaituta geratuko bada ere, azken entzunaldi batzuk egingo dira hilaren 14an, 16an eta 20an (gitarra, tronboia eta helduak).

Maitena Pailleten garaipena

Bestetik, Musika Eskolak jakinarazi duenez, bestalde, Maitena Paillet irundarrak Stockholmeko Nazioarteko X. Musika Lehiaketa irabazi du, 19 urte artekoen kategorian, baita musika-tresna eta adin guztiak biltzen dituen «Sari Handia» ere. Duela bi urte amaitu zituen ikasketak Irungo Kontserbatorioan, eta orain Bruselako Errege Kontserbatorioan ari da ikasten. Udazken honetan bakarlari gisa jardutera gonbidatu dute Holanda eta Suitzako zenbait jaialditan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude