Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du igandean eguerdiko 12:00etan Zabaltza plazako komisaria aurrean

 

Argazkia: Irungo Harrera Sarea

Irungo Harrera Sareak elkarretaratze deitu du iganderako, ekainaren 11rako, Irungo Zabaltza plazako komisariaren aurrean. Elkarretaratzea goizeko 12:00etan egingo da eta harrera saretik eskatu dute elkarretaratzean parte hartzen dutenek beren mezuak karteletan idatzita ekar ditzatela.

Migratzaileen ehizagatik Irungo Komisariako Polizia Nazioalak jaiegunekin saritu nahi zituen neurriaren ezagutu zenetik albisteak iskanbila handia sortu du. Irungo Harrera Sareak horrelako neurri arrazisten aurrean gizarteak duen gaitzespena islatu nahi du, elkarretaratzekorako deialdian honako leloa erabiliz: “Agente jauna, zenbat balio dut nik?”.

Komunikatua

Izan ere, asteazkenean bertan Irungo Harrera Sareak Komunikatu hau zabaldu zuen gertatutakoa gaitzesteko:

PERTSONA MIGRATZAILEEN EHIZA-SARIAK IRUNEN

Irungo Harrera Sareak sinestezinda eta ardura handiz hartu du gaur argitaratutako berria, migratzaileak ehizatzeagatik Irungo Komisaldegian poliziak sartzeko ezarri nahi zuten neurria azaltzen duena. Diario Vascoren arabera, Atzerritarren eta Irungo Mugaren Tokiko Brigadaren Zuzendaritzatik ahalik eta migratzaile gehien atxilotzea animatuko lituzkete agenteak, egun libreak lortzearen truke. Zenbat eta atxiloketa gehiago, onduan eta denbora libre gehiago. Pertsona bat atxilotzen duenak egun bateko saria jasotzen du. Bi atxilotzen badira, lau egun.

Pertsona migratzaileen oinarrizko eskubideak, atzerritartasun-gaietan indarrean dagoen legedia eta poliziaren lan-eskubideak ez errespetatzea eta zapaltzea onartezina da, eta, esan bezala, harrigarria eta asaldatzailea.

Irungo Harrera Sareak gogorarazi nahi du:

-Pertsona migratzaileek oinarrizko eskubideak dituzte. Bizitza hobetzeko edo salbatzeko bidaiatzea da horietako bat

-Paperik ez izatea falta administratiboa dela, trafiko isuna izatea bezala, ez delitu penala.

-Irun migrazio-bide eta helmuga naturala izan dela eta dela. Irun migrazioarekin osatu da, eta gure familiek 1936an faxistei ihesi, bizitzak salbatzeko Hendaiaruntz hartu zuten bide bera da. Bizitza haiek balio handiagoa zuten zuriak zirelako?

-Proposamen horren bidez, oraindik segurtasun-indarretan gera daitekeen arrazismoa legitimatzen du poliziak, eta indarrean dauden balio demokratikoak deslegitimatzen ditu, nahiz eta Melillako sarraskia ez izan demokraziaren adibidea.

 

Irungo Harrera Sareak eskatu nahi du

-Herritarrei erakundeen izana eta zentzua deuseztatzen dituzten neurri horiei aktiboki erantzutea.

-Poliziako burutzari erantzukizunak berehala sakonki argitzeko eta behar diren dimisio guztiak emateko.

-Polizia-erakundeei, giza eskubideak errespetatzeko eta arrazakeriaren aurka borrokatzeko beren agenteak behar bezala prestatzeko.

-Poliziako langeleii, langile gisa dituzten eskubideak baliaraztera.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude