Hilabete hasieran iragarri bezala, Berrotaran eta Legia kaleak oinezkoentzako bihurtu dira San Juan plazaren ingurua berritzeko obretan, eta orain aparkalekuko sarbidearen zoladura aldatzeko unea iritsi da. Aglomeratuzko zoladura kendu eta galtzada-harriak jarriko dira, aparkalekura sartzeko arrapalan bezala.
Lanak aurrera doaz, eta orain bideari akabera eman eta asfaltoa jarri behar da, eta horretarako Jenaro Etxeandiako ibilgailuen sarbidea moztu behar da. Beraz, maiatzaren 30etik aurrera (asteartea), San Juaneko aparkalekura sartzeko Prudencia Arbide kaletik joan beharko dute gidariek nahitaez. Lanak ostiralerako amaitzea espero da, eta orduan berrirekiko dira sarbide guztiak.
Proiektuko obra, gainera, itzulbidearen ingurura ere itxiko da datozen egunotan. Beharrezko lan batzuk egiteko, itxita egongo da maiatzaren 29an, 30ean eta 31n (lanen erritmoaren arabera, baliteke ekainaren 2ra arte luzatzea itxiera). Hori dela eta, aldaketa hauek izango dira autobus-lineetan:
L1. ZAISA-OSPITALEA
Ez da aldaketarik izango.
L2. SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI
Ohiko ibilbidea egingo da baina autobusak, Fermin Calbetonera pasatzeko itzulbidetik joan ordez, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira eta berriz igoko dira, geltokira iristeko.
L3. SAN JUAN – ARTIA
Lineaburua lehen «Bixera» zegoen puntura aldatuko da. Fermin Calbeton kaletik etorrita, autobusa Francisco de Gainza eta Beraketa kaleetan, Iparralde hiribidean eta Colón pasealekuan barrena joango da lineaburu berrira heldu arte.
L4: SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
Ez da aldaketarik izango.



