Artaleku kadete mutilen Espainiako Txapelketako sektore faseko egoitza izango da

Irungo Artaleku kiroldegia harrobiko eskubaloiaren festa bihurtuko da maiatzaren 12tik 14rako asteburuan. Izan ere, kadete mutilen Espainiako Txapelketako Sektore Faseko zortzi multzoetako bat antolatzeko hautatua izan da Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo iragarri zuenez. Horrela, Zaisa Bidasoa Irun izango da C multzoko anfitrioia, non Dominicos, KH-7 Granollers eta Cajasur Córdoba arituko diren nor baino nor.

Bertan, Espainiako Txapelketako Azken Faserako zortzi txarteletatik bat egongo da jokoan, eta Euskal Ligako eta Aragoiko Ligako txapeldunak eta Kataluniako eta Andaluziako txapeldunordeak saiatuko dira sailkapenaren bila.

Lehen jardunaldian, Modesto Uruñuelak zuzentzen duen taldeak Andaluziako taldearen aurka jokatuko du; bigarrenean, Dominicos izango da arerioa, eta KH-7 Granollers, azken eguneko aurkaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude