Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, beste urte batez, Oiasso Erromatar Museoaren egoitzan, Bestelakotasunaren Gala egingo da, Chillida Leku eta Topic museoekin elkarlanean. Musika eta dantza emanaldien bidez, arteak inongo mugarik ez duela frogatuko da, eta museoek etorkizun bidezko eta jasangarria eraikitzeko duten balioa baieztatzen duela. Hona hemen egutegia:
Ekainaren 3an, 19:00etan, Oiasso Museoaren egoitzan
Ekainaren 4an, 19:00etan, TOPICen egoitzan (Tolosan)
Ekainaren 5ean, 12:00etan, Chillida Lekun,
Artista gonbidatuak Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Simón Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki Elkartea, Ibarrako Garagune zentroko antzerki tailerra eta Verdini Dantza Taldeko kideak izango dira, eta aurkezlea, Emma Larreta.
Musika, dantza eta antzerki jaialdi bat izango da, bestelakotasunetik sortzeko bide ematea duena helburu. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du, eta Gipuzkoako hiru museo biltzen ditu: Oiasso Museoa, TOPIC eta Chillida Leku. Beste urte batez, sortzaileak eta nork bere desgaitasunetik egiten duten lana babestu nahi dute hirurek, eta jende guztia gonbidatu dute parte hartzera eta artisten gaitasun handiez gozatzera.
Gala ikusteko sarrerak 5,00 € dira, eta museo bakoitzean egongo dira salgai. Informazio gehiago nahi dutenek museo bakoitzaren webgunean eskuratu dezakete: