Oiasso Museoak antzerki eta irakurraldi dramatizatuen tailerretarako ate ireki jardunaldiak antolatu ditu

Oiassortu programaren esparruan, apirilaren 6an eta 8an, Oiasso Erromatar Museoak antzerki tailerretan eta irakurraldi dramatizatuetan parte hartzeko ateak zabalduko ditu. Horrela, interesdunek saioak ikusi ahalko dituzte, eta ekimena barrutik ezagutu.

Hilaren 6an, asteazkenarekin, haurrek 18:00etan izango dute hitzordua, eta helduek, 19:00etan. Irakurraldi dramatizatuen tailerrean parte hartzeko hitzordua, berriz, hilaren 8an izango da, ostiralarekin, 10:00etan. Oiasso Museoaren egoitzan bertan egingo dira tailerrak. Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa tokia erreserbatzea.

Antzerki klasikora erakartzea
Kutxa Fundazioak babestuta eramaten ari da aurrera proiektua, eta helduak zein gazte eta haurrak antzerki klasikora erakartzeko tailerrek osatzen dute. Antzerki munduko profesionalek ematen dituzte saioak, eta parte hartzaileen adinera egokitzen dira. Helburua Irunen generoarekiko sentsibilizazioa garatzea da, eta amateur bezala Dies Oiassonis jaialdiaren barruko antzerki ikuskizunetan parte har dezakeen talde bat eratzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude