FICABek 26. edizioko kartela aurkeztu da, azaroaren 16tik 21era 24 film proiektatuko direla iragartzeko
Irungo Udaleko Kulturako Zerbitzuak Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) 26. edizioa jarri du martxan, eta horren atariko gisa, aurtengo irudia izango den kartela aurkeztu du. Aurreko urteetan bezala, irudia Juantxo Tolosa diseinatzaile grafiko irundarraren eta Soroxarta estudioko kidearen sorkuntza izan...









