Oiasso Museoak hiru proposamen dakartza abuztuari agur esateko

Oiasso Museoak abuztuko azken egunetarako hiru kultura-jarduera eta bisita gidatu antolatu ditu, Irungo ondare erromatarra zein meatzaritza-historia gertutik ezagutzeko aukera eskainiz. Zehazki, ekintzak abuztuaren 28an eta 29an egingo dira. Ekintza horietan parte hartzeko sarrera aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa izango da.

Ostiralean, abuztuak 28, bi hitzordu nagusi ospatuko dira. Alde batetik, Oiasso Museora eta Erromatar Termetara bisita gidatua egingo da, antzinako Erromatar Inperioaren garaiko aztarnak eta bizimoduak bertatik bertara ezagutzeko. 11:00etatik 12:00etara bisita gazteleraz egingo da eta 12:30etatik 13:30etara euskaraz. Bisitan parte hartzeko sarreren erreserba Oiasso Museoaren webgunearen bitartez egin behar da. Sarrera orokorrak 9 eurokoa da eta tarifa murriztua aldiz, 7 euro.

Bestetik, egun berean, abuztuaren 28an, Irugurutzetako meatzaritza-eremu historikora bisita eskainiko da, Aiako Harriaren magalean kokatutako kaltzinazio-labeak eta meatze-ingurune singularra ezagutzera emateko. 16:00etako bisita gazteleraz egingo da eta 17:30ean, aldiz, euskaraz. Sarrerek 12 euroko prezioa dute eta 9 euro tarifa murriztuarekin eta horiek eskuratzeko 943 63 93 53 telefono zenbakira deitu edo museoaren webgunean eskuratu daitezke.

Astebururako plana

Larunbatean, abuztuak 29, “TIR – Tour Irun Romano” esperientzia egingo da. Ibilbide honen bidez, parte-hartzaileek Oiassok hirian utzitako aztarna nagusiak bisitatuko dituzte tren turistikoan, bidaia kultural zein erakargarrian. 11:00etan bisita gazteleraz egingo da eta 12:30ean euskaraz. Tarifa orokorreko sarrerak 9 euro balio ditu eta 7 euro aldiz tarifa murriztuarekin. Sarreren erreserba egiteko 943 63 93 53 telefonora daitu behar da edo webgunearen bidez ere lortu daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude