Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak bertso saioa antolatu du datorren larunbatean, abuztuak 29, Arbesen auzoko jaiak direla eta. Emanaldia auzoko plazatxoan egingo da arratsaldeko 16:00etan hasita. Saio honetan Manu Goiogana eta Jon Luzuriaga bertsolariak arituko dira kantari, elkarteak bultzatutako kultur proposamenaren barruan. Ekimena bertso zale nahiz herritar guztiei irekita dago.



