Bidasoa Xake Klubak urritik aurrera helduentzako xake ikastaroa eskainiko du

Bidasoa Xake Klubak helduentzako xake ikastaroa eskainiko du urritik aurrera. Ikastaro honen helburua 18 eta 99 urte bitarteko helduen artean kirol honen praktika sustatzea da, modu ludikoan.

Bidasoa Xake Klubak Helduentzako maila ezberdinetako xake ikastaroak eskaintzen ditu:  hastapen ikastaroa, erdi mailako ikastaroa eta maila aurreratukoa. Hastapen ikastaroa astelehenetan eskaintzen da elkarteak Irunen duen Egoitzan. Era berean, besterik gabe xakera jolastu nahi dutenak, klubeko bazkide egin daitezke eta egoitzan astero antolatzen diren partidetan parte hartu dezakete.

Jolasten ikasteko hezkuntza-irakaskuntzan oinarritutako metodoa erabiltzen dute, xakearen bidez jokalarien trebetasunak indartzeko. Horrela, kirol interesgarria izateaz gain, arreta, memoria, kontzentrazioa, aztertzeko gaitasuna eta sozializazioa garatuko dituzte jokalariek.

Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko deitu 943 008 285 telefono zenbakira edo bidali mezu bat bidasoaxake@gmail.com helbide elektronikora.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude