Txingudiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Irungo kaleetan zehar

Argazkia: Pentsiodunen mugimenduaren kontzentrazio zahar baten argazkia

Gaur eguerdian Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deiturik pentsionudak manifestazioan atera dira Irungo kaleetan zehar. Manifestazio honen bidez, pentsioen sistema publikoa jasangarria dela eta legeak aldatu beharrik ez dagoela jakinarazi nahi izan dute, gobernu guztiek Aznarren garaitik egiten duten bezala.

José Luis Escrivá ministroak onartu zuen pentsio publikoen funtsetatik 140.000 milioi euro azken 30 urteetan erabili zirela pentsioak ordaintzearekin zerikusirik ez zuten gastuetarako. Horren ondorioz, pentsioen sisteman erreformak egin ote ziren galdetu zen, ea sistema jasangarria ote zen eta non gelditu ote ziren lapurtutako funts horiek. Aitzitik, gobernuak uko egiten dio misterio hori argitzeko auditoria egiteari. Horren ondorioz, pentsiodunen talde, elkarte eta plataforma guztiek zalantzan jarri dituzte ekintza horien arrazoiak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude