Bi urteren ostean borrokan jarraitzen du Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak bi urte baino gehiago daramatza hiritar guztientzat pentsio publiko eta duinak erreklamatzen. Ordutik, astelehenero eguerdiko 12:00etan San Juan plazan biltzen dira eta jada 100 elkarretaratze baino gehiago antolatu dituzte. Bigarren urteurrena ospatzeko udaletxe aurrean txistorrada berezia antolatu...