Bi urteren ostean borrokan jarraitzen du Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak

Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak bi urte baino gehiago daramatza hiritar guztientzat pentsio publiko eta duinak erreklamatzen. Ordutik, astelehenero eguerdiko 12:00etan San Juan plazan biltzen dira eta jada 100 elkarretaratze baino gehiago antolatu dituzte. Bigarren urteurrena ospatzeko udaletxe aurrean txistorrada berezia antolatu zuten urtarrilaren 13an, jai giroaren langun-tzaz pentsio duinen aldeko aldarrikapenak zabaltzen jarraitzeko.

Txingudiko Pentsionisten Mugimendua duela bi urte boluntarioen elkarlanetik sortutako taldea da. Astelehenero Irungo San Juan plazan egiten diren kontzentrazioak antolatzeaz arduratzen da taldea. Mugimenduko kideek behin eta berriro azaldu dutenez, “mugimendua independientea da edozein erakunde, entitate politiko edo sindikaletik”.

Erreinbindikaziorako jaia
Urtarrilaren 13an bi urteetan zehar antolatutako mobilizazioak ospatzeko jai berezia antolatu zuen Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak. San Juan plazara hurbildu zirenen artean txistorra pintxoak eta sagardoa banatu zituzten. Eskualdeko pentsioniste mugimenduko ordezkariek mikrofono aurrean azaldu zutenez, “astelehen hau jai egunean bihurtu nahi dugu, nahiz eta gure aldarrikapenak barnetik eraman”. Asteleheneko ohiko erreibindikazio ekitaldia jai giroan bihurtzeko, Super Amarak, Belasko Okindegiak, Ola Sagardotegiak, Irungo Udalak eta Sargia tabernak, besteak beste, lagundu zuten jaiaren antolaketan.

“Mugimendua independientea da edozein erakunde, entitate politiko edo sindikaletik”

Txingudiko Pentsionisten Mugimendua

Aldarrikapen irmoak
Espainiako gobernu berriaren eraketarekin pentsioen borrokan urrats berriak ematea espero du Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak. Izan ere, II. Errepublikaz geroztik bi alderdi politikok koaliazio moduan aginduko dute lehen aldiz. Horrela, prentsionistek mugimenduaren eskaerak koaliziozko gobernu berriaren proiektuan jasotzea eta aurrera ateratzea espero dute.

Txingudiko Pentsionisten Mugimendutik adierazi dutenez, “presioa egiten jarraituko dugu, legeen bide gure eskaerak zehaztu eta EBOean jaso arte”. Horrela, lehen kontzentrazioak abiatu zirenetik pentsionisten erreibindikazioetan aldaketa gutxi egon dira.

“Presioa egiten jarraituko dugu, legeen bide gure eskaerak zehaztu eta EBOean jaso arte”

Txingudiko Pentsionisten Mugimendua

Zentzu horretan, gutxieneko pentsio ba-tzuk defendatzen dituzte, pentsionista gustiei bizitza duina izatea ahalbidetuko diena. Horretarako, adibidez, erosketa ahalmena zihurtatzeko, pentsioak KPIaren arabera erregularizatzea eskatzen dute. Hortaz gain, etorkizuneko pentsionistentzako pentsioak bermatzea aldarrikatzen dute. Gainera, emakume eta gizonen pentsioen arteko aldea ezabatzea eskatzen dute, kopuruak berdintzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude