Bizinema Bang Bang ekimenak 4 emanaldi eskeiniko ditu 2020. urtean zehar

Bizinema Bang Bang ekimenak 4 emanaldi eskeiniko ditu 2020. urtean zehar. Lehen emanaldia urtarrilaren 25ean, larunbat honetan, izango da. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera Amaia Kultur Zentroan “Batman” eta “los Cazafantasmas” pelikulak ikusteko aukera eskaintzen du Bizinema Bang Bangek.

80ko eta 90eko hamarkadetako zintak proiektatzen dituen ekimen honen laugarren edizioa izango da aurtengoa. Aurrekontu parte-hartzaileetatik jaiotako ekimen honek jatorrizko bertsioan proiektatutako pelikulak eskaintzen ditu aretoaren animazioarekin batera. Hiritarren proposamena sendotuz joan da, eta Bizinema Bang Bang izenpean, datorren larunbatean, urtarrilaren 25ean, egingo dute denboraldi berriko lehen saioa Amaia KZ aretoan.

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak eta Bang Bang Zinema eta Bizinemako arduradunek denboraldi osoa aurkeztu dute prentsaurrekoan. Horrela, Tim Burtonen “Batman” (1989) eta 126 min. eta Ivan Reimanen “Los Cazafantasmas” (1984) filmen (107 min.) emanaldiaren inguruko xehetasunak aurreratu dituzte. Juncal Eizaguirre kultura ordezkariak azaldu duenez, Bizinema Bang Bangek antolatutako emanaldiak urteko udal agenda kulturaleko hitzordu garrantzitsuenetako batean bihurtu dira.

Sarreren salmenta

Sarrerak 5,50 eurotan daude salgai, ohiko lekuetan: Turismo Bulegoa, online eta Amaia KZko leihatilak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, baldin eta leku libreak geratzen badira.

Urteko lau hitzorduak

Aurtengo nobedade nagusia Bizinema Bang Bangek guztira lau emanaldi eskeiniko dituela da. Horrela, ekimenaren antolatzaileek lau datak baieztatu dituzte: urtarrilak 25, maiatzak 16, urriak 17 eta abenduak 26. Hitzorduek ohiko ordutegiari eutsiko diote, hau da, 17:30etan Amaia Kultur Zentroko argiak itzali eta lehenengo filma proiektatuko da. Aurreko saioetan bezala, atsedenaldian pizza eta edaria banatuko da aretoaren sarreran. Besteak beste, Brönte liburudenda, Tinta Comics, Telepizza, Coca Cola eta Fnac kolaboratzaileek laguntzen duten ekimena da. Haiekin batera Bidasoa-Irun taldea izango da Artalekuko hurrengo saioak sustatzeko.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude