Pagoki Elkarteak Lastargidunen urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak antolatu ditu
20 urteko beteko dira emakume talde batek Lastargidunen ekitaldia berreskuratzea erabaki zuenetik. Ekainaren 2ean, larunbatean, San Martzial mendian ekitaldi berezi bat antolatu zen urteurren berezi hori ospatzeko. Jardunaldi horren barnean haurrentzako ekintza ezberdinak antolatu ziren, Lastargidunen oroimen ekitaldiaz gain.
1998 urtean emakume talde txiki bat sanmartzialen harira zerbait gehiago egiteko asmoarekin elkartu zen. Jose Antonio Aramburu historialariaren laguntzaz liburu historikoak arakatu zituzten, Lastargidunek egindakoa topatu zuten arte. Informazio guztia bildu eta dena prestatu ostean, duela 20 urte antolatu zen lehen aldiz Lastargidunen ekitaldia. Rosa Marcos, Pagoki Elkarteko presidenteak azaldu du, “Irungo emakume eta haurrek gerran nola lagundu zuten gogorarazi nahi da omenaldi honen bitartez”.
“Irungo emakume eta haurrek gerran nola lagundu zuten
gogorarazi nahi da omenaldi honen bitartez”
Rosa Marcos, Pagoki Emakume Elkarteko presidentea
Lastargidunak kalera atera ziren lehen urtean 60 emakume eta haurrek parte hartu zuten. Gaur egun, ordea, Pagoki Elkarteak urtero ekainaren 29an 600-700 pertsonek parte hartzen dutela kalkulatzen du. Rosa Marcos, Pagoki Emakume Elkarteko presidenteak adierazi du, “asko eskertzen dugu ekitaldi hau ikusteko edo bertan parte hartzeko urtero jendea kalera ateratzea”.
“Asko eskertzen dugu ekitaldi hau ikusteko edo
bertan parte hartzeko urtero jendea kalera ateratzea”
Rosa Marcos, Pagoki Emakume Elkarteko presidentea
Ekainaren 2an San Martzial mendian 20. urteurrena ospatzeko jarduera ezberdinak antolatu ziren arratsaldeko 17:30etatik 21:30etara arte. Haurrentzat zuzenduriko ekintza ugari antolatu ziren: txokolatada, eskulan tailerrak, buruhandiak, taloak, … Egunari amaiera emateko, 21:30etan Lastargidunen oroimen ekitaldia ospatu zen. Bertan, txalaparta eta adarren soinu artean Lastargidunek San Martzial mendiko ermitaren inguruko zelaiak zeharkatu zituen, gauaren iluntasuna sugarren argiarekin argiztatuz.
Argazki bilduma
San Martzial mendian antolatutako ekitaldiaz gain, Mendibil Merkatal Gunean argazki erakusketa bat antolatu da. Merkataritza-gunearen zehar sakabanatutako panel ezberdinetan Lastargidunen historia eta argazkiak ikusgai ipini dira. Erakusketak arrakasta handia izan zuenez, erakusketa ekainaren 15era arte luzatu zen. Merkatal Guneko erakusketaz gain, Irungo zenbait saltokietako erakusleihoetan kokaturiko pantailetan Lastargidunen urte desberdinetako argazkiekin osatutako argazki-galeria ikusgai jarri dira.