Gaurko izozki tailerra Udaletxeko arkupetan egingo da eguraldi txarra dela eta

Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi du, udako agendako jardueren barruan, gaurko antolatuta dagoen izozkien tailerra lekuz aldatuko dela. San Juan plazan egin beharrean, udaletxeko arkupetan egingo da. Ordua mantendu egingo da, 17.30etan. Ekintza publiko orori zuzendua dago eta doakoa da.  Yon Gallardo izozkigileak gidatutako tailerra izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude