Txingudiko bertso-eskola 2023-2024 ikasturtea antolatzen hasi da

Azken ikasturteetan bezalaxe, datorrenean ere hainbat talde izango dira Txingudiko bertso-eskolan. Eskolak 2023ko urrian hasiko dira. Haur, nerabe eta gazteentzako bertso-eskolak eskainiko dira. Gainera, hasiberrientzako bertso-eskolak, bertso-tailerra eta bat-bateko jardunerako taldeak ere antolatuko dira.

Izena emateko, edo informazioa behar baduzu, idatzi irunabar@gmail.com posta elektroniko helbidera eta elkarteko kideak zurekin harremanetan jarriko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude