Adimen Artifizialari buruzko hitzaldia eskainiko da Palmera Montero gunean datorren asteartean

Datorren asteartean, urriak 29, Adimen Artifizialari buruzko hitzaldi bat eskainiko dela Palmera Montero gunean. Irungo Udaleko Hiri-bultzada arloak antolaturik, hitzaldia arratsaldeko 18:30ean egingo da, “Nola prestatu izugarri eraldatzen ari den mundu baterako” izenburupean. Hitzaldia dohainik izango da.

Irun Ekintzanek antolatu du ekitaldia, Irun Berritzailearen ildoaren barruan, eta bertan, Adimen Artifizialaren egungo egoera eta gizarteko hainbat eremutan nola aplikatzen den azalduko dute adituek. Era berean, adimen artifizialak gure eguneroko bizitzan dituen joerak, aukerak eta erronkak azalduko dira.

Aditu sonatuek hartuko dute parte hitzaldian: Nerea Luis Miguenza, doktorea eta Adimen Artifizialeko freelance-a eta Guillermo Dorronsoro, Zabala Innovation-eko aholkularia eta Deusto Business Schooleko irakaslea.

Biek ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte Adimen Artifizialak herritarrei planteatzen dizkien joera, aukera eta erronken inguruan. Gainera, hizlarien arteko elkarrizketa bat izango da, eta saio interaktibo bat ere bai, parte-hartzaileek elkarrizketa horretan modu aktiboan parte har dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude