Udaltzaingoak jakinarazi du urriaren 27an, igandean, «Donibane Lohizune – Hondarribia» korrika-lasterketa Irundik pasatuko dela 10:15etik 12:30 aldera arte eta Irungo sarbideak itxita egongo direla ibilgailuen zirkulaziorako honako kale hauetan: Zubimuxu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Iparralde hiribidea.
Egoiliarrak
Joaquín Gamón, Pikoketa, Legia eta kale Nagusira sartzeko, Gipuzkoa hiribidean eta Luis Marianon barrena joan behar da, kontrako norakoan.
Mendibil inguruko egoiliarrek bide hau hartu beharko dute: Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiain, Juan Albisu, Zabaltza plaza eta Cipriano Larrañaga (azken bietan txandaka pasatu beharko dute).
Irteteko, Cipriano Larrañaga, Zabaltza plaza eta Argentinako Errepublika edo Maritxu Anatol kaleetatik jo beharko dute Iparralde hiribiderantz.
Ezingo da Patricio Arabolaza eta Kostorbe Alde kaleetara sartu; irteera bat gaituko da Kostorbe Alde kalean GI-636ra sartzeko (Behobiako norakoan).
Autobusak
Colón pasealekua: txandakako zirkulazioko bi noranzkoko errei alternatibo bat gaituko da Gipuzkoa hiribidearen eta Aduana kalearen artean. Hondarribiranzko norakoan, erabiltzaileek lasterketako erreia gurutzatzeak dakarren arriskua prebenitzeko, ohiko Geltokiaren Parean egingo dute geldialdia, espaloian.
Hondarribia kalea: Anaka kaletik joan beharko dira Colón pasealekura sartzeko.
Gipuzkoa hiribidea: zirkulatzeko irekita egongo da.
Geltokira joateko, Anaka kalea erabili beharko da sarbide eta irteera gisa.
Denbora tarte horretan, ez da zerbitzurik emango Txanaleta plazako distantzia handiko geltokian.
- L1: Zaisa – Ospitalea
Zaisa-Ospitalea:
10:00etako irteeratik 12:30 aldera arte: Autobusak Fermin Calbeton kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidean barrena Nafarroa hiribidetik jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratuta, zuzenean iritsiko dira ospitalera.
Ospitalea-Zaisa:
10:00eko irteeratik 12:30 aldera arte: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Aldabe mendia kaleraino. Han, buelta eman eta GI-636 saihesbidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Handik, itzulbideraino igo eta, hortik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisarantz.
- L2: San Juan – Ventas
Ez da aldaketarik izango (Igandero ekimenean bezalaxe).
- L3: SAN JUAN – ARTIA
Ez da aldaketarik izango.
- L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA
10:00etik 12:30h aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Elizatxo hiribideko 11 izango da (Olibondoen biribilgunea).
Taxiak
Colón pasealekua: Iparralde hiribidearen eta Txanaleta plazaren artean txandakako bi norakoetako errei berezia jartzean, bide azkar bat izatea da asmoa, busak ahalik eta atzerapen txikienarekin ibil daitezen. Hortaz, taxiek ezingo dituzte erabili.
Hondarribia kalea: Anaka kalea erabili beharko da Colón ibilbidera joateko eta handik Aduana kalera.
Gipuzkoa hiribidea: zirkulazioa baimenduta egongo da Colón pasealekuko aparkalekuraino eta handik barrena edo Luis Marino kalean sartuta kontrako norakoan pasatuko dira Jose Ramon Agirretxe kaleko geltokiraino.
Ezingo da Luis Marino kalean ibili Gipuzkoa hiribiderantz; geltokitik irteteko, Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleak erabili beharko dira.
Aparkalekuak
San Juan plaza: Prudencia Arbide kaletik eta Nafarroa hiribidetik sartzeko aukera, murriztapenik gabe.
Colón pasealekua: Gipuzkoa hiribidetiko sarbidea oso mugatua egongo da, bidea moztu egingo delako Olibondoen biribilgunean.
Mendibil merkataritza-gunea: Mendibil auzotik sar daitezke autoak: Iparralde hiribidea-Eloy Iglesiasetik sartuta, gero Argentinar Errepublikatik sartzeko epaitegiaren ondoko sarreratik barrena.
Irteera: epaitegiaren ondoko aldetik Iparralde hiribidea erabili kontrako norakoan Galeko biribilgunerantz joateko.
Barruko joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.
Lasterketa amaitzean, Iganderoko ohiko kale-mozketak mantenduko dira.