Donostiako Klasikoak zirkulazio etenak eragingo ditu larunbat honetan

detail of bike and feet of a cyclist in a bicycle race

Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez, larunbat honetan, hilak 10, Donostiako Klasikoa dela-eta, 15:00etatik 16:00etara bitartean gutxi gorabehera, hiriko zenbait lekutako zirkulazioa aldatuko da.

Ibilgailuak ezingo dira sartu leku hauetan:

  • Letxunborro hiribidean, Gibeanaka parean
  • Zubi-Muxu plazatxoan
  • Hondarribia kalean
  • Geltoki kalean
  • Colón ibilbidean
  • Iparralde hiribidean
  • GI-636 errepidean, Iparralde eta Recondo artean
  • Artiga ibilbidean
  • Meakan

Udaltzaingoak trafikoa berrantolatu, eta zirkulazioa behar bezala desbideratuko du, denbora tarte horretan Irun erdialdeko zirkulazioa ez dadin guztiz eten. Gainera, hiri barruko joan-etorrietarako, Elizatxo hiribidea erabiltzea gomendatu du, eta, hiritik irteteko eta sartzeko, AP-8 autobidea.

Bestalde, Mendibil, Miguel de Astigar eta Jacobo Arbelaitz inguruan, ezingo da ibilgailurik sartu ez atera.

Autobus zerbitzua

San Juan plazako itzulbideko sarbidean, ez da izango aldaketarik.

Renferen geltokian sartzeko eta bertatik ateratzeko, berriz, GI-636 errepidea, ospitaleko biribilgunea, Letxunborro hiribidea eta Anaka kalea bakarrik erabili ahalko dira.

Txanaleta plazako ibilbide luzeko behin-behineko autobusaren geltokian, azkenik, ez da izango sartzerik ez egoterik.

Taxi zerbitzua

San Juan plazako aparkalekuan, ez da izango aldaketarik.

José Ramón Agirretxe plazako geralekuan, berriz, Luis Mariano kaletik sartu beharko da, eta Berrotaran karrikatik eta Joaquín Gamón kaletik atera.

Erdialdeko parkingak

Colón ibilbidekoan, José Ramón Agirretxe plazako sarbidea itxita egongo da.

San Juan plazakoan, ez da izango aldaketarik.

Mendibilekoan, azkenik, ez da izango inongo sarbiderik.

Aparkatzeko lekuak

Lasterketa dela eta, kale hauetan EZ da izango autorik aparkatzerik:

 

Hondarribia kale osoan

Colón ibilbidean

Iparralde hiribidean, Ertzaintzaren komisariako biribilgunearen eta Colón ibilbidearen artean

IRUNBUS

Aldaketa hauek izango dira autobus zerbitzuaren lineetan:

  • L1. ZAISA-OSPITALEA

15:00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Hondarribia kaleko, GI-636 errepideko eta Artiga ibilbideko zirkulazioa etengo da eta.

  • L2. SAN JUAN – KATEA

15:00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Letxunborro hiribideko zirkulazioa etengo da eta.

  • L3. SAN JUAN – ARTIA

15:00etatik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Artiga ibilbideko zirkulazioa etengo da eta.

  • L4. SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

15:15etik aurrera, baliteke atzerapenak izatea, Hondarribia kaleko zirkulazioa etengo da eta.

Lasterketa amaitzean eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira murrizketak; aurreikuspenen arabera, 16:00etarako gutxi gorabehera. Bitartean, joan-etorrietarako, Elizatxo hiribidea eta hego ingurabidea erabiltzea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude