Asteburu honetako Iganderoak azokak eta lasterketa izango ditu

Irungo Udalak antolatuta, igande honetan, urriaren 6an,  ‘Merka2dasoa‘ bigarren eskuko azoka eta artisautza azoka egingo dira, 10:00etatik 14:00etara, Colón pasealekuaren erdiko zatian. Gainera, bertatik pasako da 10:00etan Hendaian hasi eta Hondabirrian amaituko den XXV. Txingudi Korrika.

Proposamena ‘Igandero‘ ekimenaren barruan kokatzen da. Igandero, Colón pasealekua trafikorako itxita dagoela aprobetxatuz, hiriko erdigunea jardueraz betetzea proposatzen du. Ohikoa denez, Colón pasealekua itxita egongo da 10:00etatik 19:00etara. Irunbusek bertan behera utziko ditu 1, 2. eta 4. lineetako erdiguneko geltokiak.

XXV Txingudi Korrika

Igande honetan ere ospatuko da XXV Txingudi Korrika, Hendaia eta Hondarribia lotuko dituena Irundik pasatuz. Lasterketa 10:00etan hasiko da eta 10 kilometroko ibilbidea izango du.

Trafiko-abisuak

Hondarribia kalea – Colón pasealekua – Gipuzkoa eta Iparraldea etorbideak

Egoiliarrak erdigunera (Mendibil) sartzeko erabili beharko dituzte, Eloy Iglesias, Nicolas Guerendain, Polikarpo Balzola, Zuberoa, Zabalgune plaza eta Cipriano Larrañaga (azken horiek ordezko pasabidea dute. Irteera Cipriano-Zabaltza plaza-República Argentina edo Maritxu Anatoletik egin beharko da Iparralde etorbidera

Egoiliarrak erdigunera (Pikoketa-Legia kaleetara) Gipuzkoa etorbidea – Luis Mariano kaleak kontrako noranzkoan eginez sartu ahal izango dira.

Aldaketak Irunbuseko zerbitzuan

09: 25etik 11: 00ak arte, gutxi gorabehera, ibilgailuentzako itxita egongo dira Irungo hirirako sarbideak, eta hiri horretako kale hauei eragingo diete: Hondarribia kalea, Colón pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta Iparralde etorbidea

L1: ZAISA – OSPITALEA

Zaisa – Ospitalea

9:30etik 11:00etara, gutxi gorabehera: autobusak Fermin Calbetónen geltokiraino iritsiko dira, trukagailua hartuko dute, Nafarroa hiribidetik jaitsiko dira GI – 636tik desbideratzeko eta, horrela, zuzenean Ospitalera iritsiko dira.

Ospitalea – Zaisa

9:30etik 11:00etara, gutxi gorabehera: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Aldabe mendiraino, buelta eman eta GI-636 saihesbidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino, trukagailuraino igoko dira eta, hortik aurrera, Zaisarako ohiko ibilbidea berreskuratuko da.

L2: San Juan – Ventas

Ez du eraginik: Ibilbide iganderoa.

L3: San Juan – Artia

Ez du eraginik izango.

L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

9:30etik 11:00etara, gutxi gorabehera: Burualdea Elizatxo 11ra (Olibondoen biribilgunea) lekualdatuko da.

Taxiak

Colon pasealekua: taxien zirkulazioa ez da baimenduko.

Hondarribia kalea: Baliogabetua. Anaka kalea erabili beharko dute Colón pasealekura sartzeko, eta hortik Aduana kalera.

Gipuzkoa etorbidera: zirkulazioa baimenduta egongo da Colón aparkalekuraino eta, bertatik edo Luis Mariano kaletik, Luis Marianoren geltokira irten ahal izango da.

Parkingak

  • San Juan. Sarbidea eta irteera Prudencia Arbide kaletik eta Nafarroa hiribidetik, libre.
  • Colón: Sarbidea: Gipuzkoa etorbidetik oso murritza izango da, Olibondoen Biribilgunean bidea moztu egingo baita. Sarbidea J.R. Agirretxetik: sarrera moztuta. Irteera Joaquin Gamónetik (kontrako noranzkoa) eta Pikoketatik.
  • Mendibil. Sarbidea: Eloy Iglesias, Nicolas Guerendain, Juan Albisu, Argentinako Errepublika, Iparralde etorbidea. Irteera: Iparraldetik, Irun erdialdeko irteera eta kontrako noranzkoan doan erreitik Glorieta de Galeraino

Saihesbidea barne-joan-etorrietarako erabiltzea gomendatzen da.

Ekitaldia amaitzean (gutxi gorabehera. 11:00etan), Iganderoaren ohiko mozketa egingo da 19:00ak arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude