Emakumeentzako kirol eskaintzari buruzkoa izango da urriaren 8ko Iganderoa

Hurrengo Iganderoan emakumeentzako kirol eskaintza jardunaldiaren ardatza izango da. Borja Olazabal Irungo Udaleko Kirol ordezkariak, Miren Lanz eta Oihana Llorente Parean Elkarteko ordezkariekin batera, Igandero programa berezia aurkeztu dute gaur Zabaltza plazan egindako prentsaurrekoan. Igandero berezi hau igande honetan, urriaren 8an, egingo da goizeko 10:00etatik 13:30era, Zabaltza plazan bertan.

Gogoratu behar da Igandero udal-programa sortu zenean, helburua zela Luis Marianoko lorategien eta Zabaltza plazaren ingurua oinezkoentzako bakarrik jarrita sortzen den espazio libre guztia aisialdirako eta entretenimendurako proposamenak egiteko aprobetxatzea.

Oraingo Igandero honek gainera, beste helburu bat du ere. Hau da, emakumeen artean kirolaren praktika sustatzeahainbat jarduera eginez. Horrela, neskatxek nahiz emakume helduek kirol-jarduerez goza dezatela lortu nahi da, hala nola saskibaloiaz, txirrindularitzaz edo atletismoaz. Jarduera horiek tokiko hainbat klubek antolatu dituzte.

Kiroletako ordezkari Borja Olazabalek adierazi duenez, datuen arabera, urteak igaro ahala, jarduera fisikoaren abondonu-tasa handiagoa da emakumetan gizonetan baino. “Horregatik, kirol femeninoa bultzatzeko, ekimen honen bidez, kirol-jardueren eskaintza zabal eta erakargarria jartzen dugu neskatxa eta emakume heldu guztien eskura, horrela kirol-jarduerak zuzenean ezagutu eta kirolaren onurez goza dezaten”, erantsi du kirol ordezkariak.

Kirol-elkarteen gida

Parean Elkarteak, hainbat azterlan eta proiekturen bidez emakumeen ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeaz arduratzen dena, gida bat osatu du hiriko kirol-klubek emakumeei zuzendutako kirol-eskaintza guztia biltzen duena. Orain arte, honako klub hauek izan dira ekimen horrekin bat egin dutenak: Bidasoa, Santigotarrak, Txingudi Errugbi taldea, Mariño-Real Unión, Erroibide, Urgara Waterpolo taldea, Atxiki pilota-eskola, BAT, Mayumi judo eta bolei, Xake Bidasoa, Lotzen, Leka Enea mahai-tenisa, Irungo Txirrindulari Elkartea, Surf Teknika, Lur Alai Scuash eta Miren Gomez dantza-estudioa.

Parean Elkartetik, gogorarazi dute gida zabalik dagoela emakumeentzako kirol-jarduerak eskaintzen dituzten kluben katalogoan sartu nahi duten klubentzat.

Gainera, Kirol arloak jakinarazi du aste honetako Iganderoan egingo diren ekintza ordu-erdiko iraupena izango dutela eta, beraz, goizean zehar hainbat ekintza egingo direla Zabaltza plazan.  Antolatutako ekintzak  hauek izango dira: atletismoko entrenamendu bat BAT elkartearen eskutik, defentsa pertsonaleko hastapen bat Mayumiren eskutik, skate surf klase bat, errugbiko hastapen bat edo jende orori irekia izango den fit baleteko erakustaldi bat.

Trafiko-mozketak

Igandero denean ohikoa den bezala, zirkulazioa moztuko da Colón ibilbidean, Gipuzkoa hiribidean, eta inguruko eremuak ukituko ditu. Era berean, igande goiz horretan, aldaketak egingo dira hiriko autobusen ibilbideetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude