Udazkena eta negua ere kulturaz eta aisialdiz beteriko hilabeteak izango dira Irunen

Gaur eguerdian Amaia Kultur Zentroan udazken eta neguko kultur programazioaren aurkezpena egin da. Bertan izan da Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura ordezkaria, bai eta Bizinema eta Aurreratuko ordezkariak 2023ko urritik abendura eskainiko diren aisialdiko ekintzak aurkezteko.

Ohi bezala, eskaintza zabala bezain askotarikoa da. Datozen hilabeteetan irundarrek kontzertuez, zinema-saioez, antzerkiez, eta beste hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute. Guztira, hogei kultura- eta aisia-jarduera baino gehiago antolatuko dira hiriko hainbat lekutan.

Udazken Neguko agendaren barruan, badira nabarmentzekoak diren ekitaldi batzuk. Esaterako, urriaren 21ean, 19:00etan, Amaia KZn, Chica Sobresaltok kontzertua emango du. Azaroaren 19an, 12:30ean, Amaia KZn Irungo “Irun Hiria” musika-bandaren ohiko kontzertua emango du Santa Zezilia Musikaren Zaindariaren omenez. “Espainiako senargaia” antzezlan musikala, Luis Mariano irundar tenor handiaren omenezkoa, urriaren 27an iritsiko da Amaia Kultur Zentrora, arratsaldeko20:00etan. “Bidasoa 2018-2023” dokumentala, Fermin Muguruzak zuzendutakoa, irailean Zinemaldian estreinatu ostean, Irunen, urriaren 20an, 19:00etan, Amaia KZn ikusi ahalko da. Halaber, behar bereziak dituzten pertsonentzat egokitutako zinema-saioa eskainiko da, abenduaren 27an, 17:00etan, Amaia KZan.

Kulturako ordezkari Nuria Alzagak adierazi duenez, kultur programazioan berrikuntzak dituen etapa berri bati ekingo diote. “Publiko guztiari zuzendutako programazioaren alde egiten jarraitzen dugu, gazteengan arreta berezia jarrita. Horren erakusle dira, adibidez, “Hobeto irtengo gara” edo “Buenismo Show” live showak, oso arrakastatsuak izan baitziren”, azaldu du Kultura ordezkariak. Era berean, Nuria Alzagak azaldu duenez,  “gazteei zuzendutako jarduerez gain, publiko beteranoagoari zuzendutako ekimenak ere izango ditugu, hala nola “Irun Hiria” Bandaren kontzertua edo José Luis Nietoren piano kontzertua”.

Kultura arloak euskararen presentzia handitzeko lanean jarraitzen du. Hala jakinarazi du Nuria Alzaga Kultura ordezkariak: “Lanean jarraitzen dugu Irungo familiek euskarazko kulturaz eta aisialdiaz goza dezaten”. Euskaraz egingo diren kultura jardueren artean,  urriaren 22an 11:00etan egingo den Go! azen-en lehenengo saioaren aurrestreinaldia, azaroaren 30ean 19:00etan Jon Plazaolak egingo duen bakarrizketa, edo Ene Kantak taldearen eskutik haurrentzako ikuskizuna abenduaren 3an, 17:00etan. Aurretik aipatutako ekintza guztiak Amaia kultur zentroan egingo dira.

Kultura guztion eskura

Nuria Alzagak azaldu du aurten, berritasun gisa, behar bereziak dituzten pertsonen partaidetza soziala sustatzeko eta kulturarako sarbidea errazteko aisialdi inklusiboko proposamenak txertatu direla kultur programazioan. Adibidez, abenduaren 27an behar bereziak dituzten pertsonentzat egokitutako zinema-proiekzioa, Amaia kultur zentroan egingo dena.

Udal webgunean aurretik aipatutako eta gainontzeko kultur eta aisialdiko jardueren programazioa kontsultatu daiteke. Sarrera edo gonbidapena behar duten jardueretarako, laster erosi ahal izango dira Amaiz KZren webgunean eta Irungo Turismo Bulegoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude