Martxan da 2022ko Aurrekontu Partizipatiboen prozesua

Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte-hartzeko ordezkari Mónica Martínezek gaur asteartean eman ditu jakitera 2022ko aurrekontu partizipatiboen prozesuaren lerro nagusiak. Iaz pandemiaren giroan egin ondoren, ekimena hilabete honetan itzuliko da, ezarrita dauden neurri eta murrizketetara eta pandemiaren bilakaerara egokituta.

Udalak herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoaren erakusgarri da ekimen hau, eta aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Udalaren beste zerbitzu askotan bezala, pandemiak eragina izan zuen iazko prozesuan, baina 2021ean ekimena berreskuratu nahi dugu, herritarren iradokizunak, proposamenak eta ideiak jasotzeko, hiria hobetzeko asmoz, urtero bezala», adierazi du Mónica Martínezek.

Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte-hartzeko arloak aurreko edizioen ildoan doan prozesu bat itxuratu du, baina ekimena kalean indar handiagoz izango da. Ohikoa denez, 1,5 milioi euro jarriko dira herritarren eskura, 20 proposamen finalisten artean Irun Txartelaren bidez herri-bozketa eginda. Bozketa urriaren 13tik 19ra egingo da, eta lau bide izango dira horretarako: saio presentzialak, udalaren webgunean on line jasota, kalean jartzen diren karpetan jasota eta beste proposamen bat, Irungo A.VV. Federazioak aurkeztutakoa, hiriko auzo-elkarte guztiekin adostua.

Bi saio presentzial Palmera Monteron
Finaleko fase horretara iritsi arte, irailaren 20an, lehenengo saio presentziala egingo da, herritar interesdunen iritziak jasotzeko. Beste bilera bat egingo da 27an, eta biak Palmera Monteron egingo dira, 19:00etatik aurrera. Bi saio presentzialetatik, 6 proposamen pasatuko dira zuzenean azken bozketara, 3 bilera bakoitzeko, betiere ezarritako betekizunak betetzen badituzte: urtebetean egin ahal izatea (2022), Irungo Udalaren eskumenekoa izatea, teknikoki bideragarriak izatea, ezarritako aurrekontuaren barruan sartzea eta interes orokorrekoa izatea, ez pribatua.

Horrekin batera, irailaren 21 eta 23an, irekita egongo da online bidez ekarpenak jasotzeko prozesua www.irun.org helbidean, eta, era berean, betekizunak betetzen dituzten jasotakoen artean, aurrebozketa bat egongo da urriaren 1etik 4ra, eta 8 proposamen bozkatuenak finalera pasatuko dira. Modu irekian egin ahal izango da, identifikazio elektronikorik gabe.

Finalisten zerrendan, kalean jasoko diren beste 5 proposamen ere agertuko dira. Horretarako, karpak jarriko dira Irungo zenbait tokitan. Karpa horietan jasotako proposamenekin aurrebozketa bat egingo da online urriaren 1etik 4ra, finalera zein 5 proposamen pasatuko diren erabakitzeko. Hau da egutegia:

Gazteen prozesua
Udalaren webgunea urriaren 13tik 19ra ere irekita egongo da, gazteen prozesuko ideiak jasotzeko. 16 urtetik 30era bitartekoentzako prozesua da. 20 proposamen joango dira finalera: 12, online jasotzen diren proposamenen arteko aurrebozketaren ondoren; 4, karpetan eta ikastetxeetan jasotakoetatik; 2, udaleko Gazteria Zerbitzuan jasotakoetatik, eta gainerakoak, Eskola Agenda 2030etik.

Udalaren webgunean kontsulta daiteke prozesu hau guztia, eta Irungo etxe guztietara ere iritsiko da, informazioa atarietan jarrita irailaren 13tik 17ra bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude