Mayumi judo klubak emakumeentzako defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Ikastaroa martxoaren 4an, larunbatean, egingo da Dunboa ikastetxean. Ikastaroa arratsaldeko 16:30ean hasiko da.
Judo klubetik azpimarratu dutenez ikastaroa doakoa izango da. Izen ematea Mayumi elkartearen webgunearen bitartez egin daiteke, ekitaldien atalean. Ikastaroa 14 urtetik gorako emakumeentzat izango da.