Santiagoko Deabruakek San Juan Arri Haur Danborradan izena emateko epea ireki du

Santiagoko Deabruak kultur elkarteak San Juan Arri Haur Danborrada antolatzen du urtero. Aurtengo Haur Danborrada ekainaren 24an, larunbatean, egingo dute eta dagoeneko danborradan parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago.

San Juan Arri Haur Danborradan parte hartu ahal izateko haurrak 2015ean edo lehenago jaioak izan beharko dira. Izen ematea esteka honetan, santiagoko.deabruak@gmail.com helbidera idatziz edo 648 028 590 telefono-zenbakira deituz egin ahalko da. Gainera, ekainaren 19an, 20ean, 21ean eta 22an danborrada prestatzeko entseguak egingo dira Arbeseko Errota kaleko 16. zenbakiko behean.

Haur Danborradak ekainaren 24an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan aterako da Alberto Anguera plazatik Jostallu txarangak lagunduta. Haur danborradak Lepanto kalea, Oiartzun kalea, Hondarribia kalea, Colón iblbidea, Txanaleta (geldialdia) eta Foruen karrika zeharkatuko ditu San Juan plazan amaitzeko.

Haur danborrada

San Juan Arri Haur Danborrada 2006an antolatu zen lehen aldiz. Ekitaldiak orain arte izandako harrera ona dela eta, ume parte-hartzaileen kopurua 75era zabaltzea lortu da. Haur danborradako musika Josetxo Silguerok konposatu zuen eta bi pieza sortu zituen horretarako: lehena Irungo kale nagusietan desfilatzerakoan jotzen den martxa bat eta bals bat, umeek desfilean egiten diren geldialdietan interpretatzen dutena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude