Lur-Alai squash klubak hainbat ekintza antolatu ditu ekainerako. Batetik, Eskola Kirola denboraldiari amaiera emateko famili guztientzako squash topaketa antolatu dute ekainaren 10erako. Ekainaren 23an eta 24an, berriz, IX. San Martzial Squash Saria txapelketa egingo dute.
Ekainaren 10ean Eskola Kirola denboraldiari amaiera emateko eta datorren urtera begira jartzeko ekintza antolatu du Lur-Alai squash klubak. Squasharen bitartez jolastu, ikasi eta kirola egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek, bakoitzaren mailara egokitutako jarduera ezberdinekin. Ekintza irekia eta doakoa izango da eta larunbatean 9:00etatik 13:00etara egingo da. Squash topaketan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da luralaisquash@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 687976496 telefono-zenbakira deituz.
Ekainaren bukaeran berriz, San Martzial egun handia ospatzeko ohiko txapelketa antolatu du klubak. Ekainaren 23an 18:00etatik 21:00etara eta larunbat goizean, ekainaren 24an, zehar 13:00ak arte jokatuko dira partiduak. IX. San Martzial Squash Saria txapelketa herrikoia izango da, klubeko eta hiriko jokalariei zuzendutakoa. Emakumezkoen eta juniorren kategoriak ere osatuko dira, beraz maila guztietako jendea parte hartzeko aukera izango da.