Ekainaren 12tik aurrera taxibus zerbitzua berreskuratuko da

Pandemiaren ondorioz, zerbitzuaren funtzionamendua aldatu zen, baina, datorren astelehenean, hilak 12, lehengoratu egingo da

Irungo Udaleko Mugikortasun Arloak jakinarazi duenez, datorren astelehenean, hilak 12, taxibus zerbitzua berreskuratuko da. COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiteko hartutako neurrien barruan, taxibus zerbitzuaren funtzionamendua aldatu zen.

Eskatzen duen orok erabil dezake zerbitzua, Lurraldebus/MUGI txartelaren titular izan zein ez. Eskaera egiteko, 943 633 303 telefono zenbakira deitu behar du, ordubete lehenago hasiera batean, esleipendunak zerbitzua antolatu ahal izan dezan, salbu eta taxibus egokitua erabili nahi badu. Taxibus egokitua egun bat lehenago eskatu behar da, 21:00etarako asko jota.

Bi lineak osatzen dute zerbitzua:

– Meaka/Ibarla (bideko heziketa emateko pistako geralekua) – Erdialdea (Fermín Calbetón)

– Katea – Bidasoko ospitalea [Bizkaia – Andrearriaga 22 – ospitalea – Andrearriaga 1 (Elatzeta ikastetxea) – Andrearriaga 23]

Erabiltzaileek informazio hau eman behar dute zerbitzua eskatzeko deitzen dutenean:

– Izen-abizenak; harremanetarako telefono zenbakia; ordainketa murrizturako eskubidea dutenek, Lurraldebus/MUGI txartelaren zenbakia; ibilbidea (Ibarlako edo Kateko linea); taxibusa hartzeko geralekua; zerbitzua erabiliko dutenen kopurua; eta, dagokionean, taxi egokitu beharra.

Ordutegia

  • Meaka/Ibarla – Erdialdea

– Ibarlatik: astelehenetik igandera bitartean, 08:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, ordu oro

– SAN Juanetik: astelehenetik igandera bitartean, 11:30etik 13:30etara eta 18:30etik 21:30etara, ordu oro

  • Katea-ospitalea

– Kateatik: astelehenetik ostiralera bitartean, 08:15etik 13:15era, ordu oro

– Ospitaletik: astelehenetik ostiralera bitartean, 08:45etik 14:45era, ordu oro

Zerbitzua eskudirutan ordaindu behar da, eta honako hauek dira tarifak:

– Txartel arrunta behar dutenentzat, 1,55 €

– Mugi txartela dutenentzat, 0,40 €

0 urtetik 6 urtera bitarteko haurrek doan bidaiatu dezakete, txartelik gabe.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude