San Pedro eta San Martzial jaietako informazio praktiko guztia hemen kontsultatu dezakezu

Irungo Udalak 2024ko San Pedro eta San Martzialen festekin loturiko informazio praktikoa eman du gaur. Hain zuzen ere, Irungo jaietan egingo diren trafiko mozketenen berri eman du. Era berean, eskailera mekanikoen ordutegi bereziaren berri eman du. Azkenik, San Juan suak egiteko asmoa dutenentzako jarraibideak eman ditu.

TRAFIKO MOZKETAK

Alde Zaharreko sarbideak itxita

  • Ekainaren 14an, 19:00etatik aurrera, eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 15ean, 21:00etatik aurrera, eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 21ean, 19:00etatik aurrera,eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 22an, 9:00etatik 14:00era eta 17:00etatik aurrera,eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 23an, 17:00etatik aurrera,eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 25, 26, 27 eta 28an, 19:00etatik aurrera,eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 29ko 15:00etatik aurrera, uztailaren1eko jarduerak bukatu arte.

* Santa Elenatik eta Uranzutik Urdanibia plazarako sarbidea ere murriztu daiteke, lehen aipatutakoetan ez ezik, plazan egiten diren jai-ekitaldietara zenbat jende joaten den kontuan hartuta.

Alde Zaharrean bizi direnak Jesus karrikatik sartu ahalko dira. Eta Arbelaitz kalean bizi direnak, Jesus eta Sarjia kaleetatik.

Colón ibilbidearen itxiera, Gipuzkoako hiribidetik Eskoleta karrikaraino

  • Ekainaren 15ean, 21:00etatik aurrera, eguneko jarduerak bukatu arte.
  • Ekainaren 22an eta 23an, 17:00- 01:00.
  • Ekainaren 28an, 18:00- 01:00.
  • Ekainaren 29an, 17:00- 23:00.
  • Ekainaren 30ean, 06:00-01:00.
  • Uztailaren 1ean, 18:00- 01:00.

Eguneroko beste mozketa batzuk

  • Ekainaren 22an, larunbatean:
    – San Martzial mendira joateko bidea, Santa Elena eta Arbesko Errota (9:30-11:00).
    – Iparralde hiribiderako sarbideak GI-636 errepiderako sarbidetik Colóneraino (20:15-21:45).
  • Ekainaren 30ean, igandea:
    – San Martzial mendira joatea eta aparkatzea (06:00etatik 14:00etara).
  • Uztailaren 1ean, astelehena:
    – Donostia, Lepanto eta Esteban Indart kaleak Blas de Lezotik eta Letxunborrotik, Zubimuxu eta Gibenaka biribilguneen artean (22:00-23:15).

Aparkatzeko debekuak

  • Korrokoitz.– Ekainaren 14an, 8:00etatik aurrera,eguneko jarduerak bukatu arte.
    – Ekainaren 21etik uztailaren 1era, egunero, 13:00etik aurrera.
  • San Martzial kalea.
    – Ekainaren 21etik uztailaren 1era, zama-lanak izan ezik (08:00-13:00).
  • Prudencia Arbide kalean (goranzko aldea).
    – Ekainaren 21etik uztailaren 1era.
  • Prudencia Arbide kalean (bi noranzkotan).

– Ekainaren 14ko 09:00tik ekainak 15eko jarduerak bukatu arte.

  • Zabaltza plaza (motoentzako erreserbatua), egunero, 13:00etik aurrera.
    – Ekainaren 21etik uztailaren 1era.
  • Istillaga plaza.
    – Ekainaren 24tik 27ra.

Deialdia garraio publikoarengatik

Irungo Udaletik deialdi bat egin nahi da bai hiritarrei bai kanpotik datozenei garraio publikoa erabili dezaten, hiriko zentroa kolapsatu ez dezan, eta halaber jasangarria den mugikortasuna sustatu.

Aparkalekua

  • San Juan parkinga: Prudencia Arbide karrikatik sartzea aholkatzen da.
  • Coloneko parkinga: Gipuzkoa hiribidetik sartzea aholkatzen da.
  • Aldirietako aparkalekuak:
  1. Dunboa HLHI,(Marxoak, 8 kalea, 1),ekainaren 22tik uztailaren 1era bitartean.
  2. Eguzkitza BHI, (Olaberria errepidea, 6),ekainaren 22tik uztailaren 1era bitartean.
  3. Bidasoaldea HHI (Olaberria errepidea, 8)ekainaren 22tik uztailaren 1era bitartean.
  4. Lekaenea HLHI, (Donostia kalea, 3) ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean.

TAO gabeko egunak

7., 10. eta 11. guneetan (Behobiako eta Santiagoko gune komertzialetan), ekainaren 29an, 15:00etatik aurrera, eta ekainaren 30ean, egun osoan.

Gainerako guneetan, ekainaren 28an (arratsaldez), ekainaren 29an, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, egun osoan.

ESKAILERA MEKANIKOAK ETA IGOGAILUAK

San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, Bide Publikoko Arloak jakinarazten du ekainaren 14tik uztailaren 2ra arte Jesus, Darío de Regoyos, Iñigo de Loiola, Artaleku eta Colón ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoak ordu gehiagotan egongo direla zabalik.

Urteko 365 egunetan, instalazio horiek 07:00etatik 23:00etara bitartean egon ohi dira martxan, baina, egun horietan, bi ordu gehiago ibiliko dira, 01:00ak arte, hainbat herritarrek Bide Publikoko Departamentuari egindako eskaerei erantzutearren.

SAN JUAN SUAK

Irungo Udaltzaingoak, datorren igandean, ekainak 23an, San Juan gauaren ospakizunetan gorabeherarik egon ez dadin, jakinarazten du debekatua dagoela surik egitea aldez aurretik Udaltzaingoari baimena eskatu eta lortu ez bada.

Baimena eman zaien pertsonek suak egitean bete beharreko baldintzen zerrenda bat jaso dute, suarekin lotutako jokamolde arriskutsuak saiheste aldera.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude