Kultura arloak Udal Marrazketa eta Pintura Akademian egingo den figura tailerra antolatu du apirilaren 20rako, larunbaterako. Goizeko 10:00etatik 13:00etara egingo da giza irudiari buruzko ikastaro praktikoa, giza eredu baten laguntzaz. Ikastaroan giza gorputza irudikatzeko gakoak emango dira eta 16,20 euroko prezioa izango du.
Ikastaroan ondorego ikasgaiak landuko dira: gorputz-egituraren analisia, erritmoak, norabide-lerroak, ingeradak eta bolumenak; mugimendu-ariketak egingo dira, eta keinuen marrazketari eta irudikapen-prozesu esperimentalei buruz ikasiko da. Tailerra egiteko beharrezko materialak honako hauek dira: papera, arkatza, ikasleek erabili ohi duten materialaz gain (olioa,akuarela, pastela…).
Izen ematea
Izen-ematea apirilaren 8tik 17ra egin beharko da, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Tailerrean parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea. Informazio gehiago HAZen, Kultura Sailean, pinturamargoa@irun.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 606 22 04 17 edo 695 75 29 94 telefonoetara deituz



