Marrazketa eta Pintura Akademiak eta Udalaren Zeramika Tailerrak matrikulazio-aldia ireki dute

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du Marrazketa eta Pintura Akademiak eta Udalaren Zeramika Tailerrak matrikulazio-aldia ireki dutela 2024ko urtarriletik ekainera bitarteko ikasturterako.

Marrazketa eta Pintura Akademian nahiz Udalaren Zeramika Tailerrean izena eman nahi dutenek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez izena eman ahal izango dute, ziurtagiri elektroniko bat erabiliz (Irun Txartela, BAKQ, NAN elektronikoa…).

Tarifak

Bai Marrazketa eta Pintura Akademiarentzat, bai Udal Zeramika Tailerrarentzat ordainketa bakarrean ordainduko da eta 2024ko martxoan egingo da.

Marrazketa eta Pintura Akademia

Gainera, Marrazketa eta Pintura Akademiako arduradunek jakinarazi dute interesdunek matrikula sinplea (astean bi ordukoa) zein bikoitza (astean lau ordukoa) egin dezaketela. Era berean, gogorarazten dute matrikularen barruan sartuta dagoela ikastaroa egiteko oinarrizko materiala (folioak, pinturak, guraizeak…), segun programaren edukia zein den. Gainontzeko materiala ikasleek eraman beharko dute.

Kurtsoa

  • Astean 2 ordu:

18 urtetik beherakoek: 181,90€

18 urtetik gorakoek: 212,40€

  • Astean 4 ordu:

18 urtetik beherakoek: 315,30€

18 urtetik gorakoek: 363,40€

Jarduera osagarriak

Gainera, urte osoan ikastaro berezi hauek egingo dira:

  • Material birziklatua erabiliz euskarriak prestatzeko tailerra
  • Erakusketak ikustera joatea
  • Ikastaro laburrak (akuarela, figura berezko eran, etab.)
  • Masterclass/tailerra, artista gonbidatu batekin

Kutsoa

  • Helduek: 334,50 €
  • 18 urtetik beherakoek: 284,30 €

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude