Asteburuan musika nagusituko da Irunen Txaranga Topaketa eta Aysha eta Beberen kontzertuarekin

Hiriak musika hitzordu hirukoitza izango du larunbat honetan, eguerditik hasita gauera arte. Hamar ordu baino gehiagoko programazioa izango da, hiriko erdiguneko kaleetan zehar. Txaranga Topaketa 12:30ean hasiko da eta egun osoko programazioa eskainiko du. Gauean berriz, Ayshak eta Bebek kontzertua eskainiko dute San Juan plazan 21:00etatik aurrera.

Txaranga topaketa

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak ‘Txaranga Topaketa’ antolatu du Peña Poteo Txarangaren laguntzarekin. Jai-giroa Irungo kale guztietatik eramango dute, bai bertako txarangek, bai Irunera datozenak. Eguerdian herriko txarangen txanda izango da: Peña Poteo, Gauerdi, Irungo Atsegiña eta Fanfarria El Despiste. Hauek, ondoren Foru kaletik abiatuko den kalejirarekin bat egingo dute 14:00etatik aurrera.

Arratsaldean, Irunera gonbidatutako txarangen txanda izango da, 17:00etan Iruñeko Gazte Txarangatik hasita, eta 19:00etan Segoviako Jaleo Txarangatik jarraituta.

Irun Zuzenean jaialdiaren agurra

Aipatzekoa da jaiegun hau Irun Zuzenean jaialdiaren amaiera ere izango dela, Bebek San Juan plazan 21:00etan emango duen kontzertuarekin, Aysha hasierako artista izango delarik. Aurtengo edizio honek Ariel Rot, Tulsa, Los Punsetes, Janus Lester edo Belako bezalako izenak izan ditu, eta, horrela, estatuko erreferentziazko artistak eta tokiko panoramako ahots berriak konbinatuko dira Kultura KM parte-hartzea0 programaren bidez.

San Juan plazako emanaldiak amaitu ondoren, Madrilgo Charanga Fugitivosek hartuko du lekukoa, eta jaiarekin jarraituko du hiriko erdiguneko kaleetan zehar 00:00etatik aurrera.

Trafiko mozketak

Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bitartez, jakinarazten du, bihar larunbatean, hilak 11, San Juan plazak jasoko duen Bebe eta Aysharen kontzertua dela eta, Irun Zuzenean programaren baitan, 21:00etatik 01:00etara hiriko hainbat eremu zenbait aldaketa izango dituzte.

Batetik, hiriko erdialdera sarbidea itxita egongo da, Urdanibia plazatik, trafikoa Junkal kalerantz desbideratuz. Bestetik, San Juan plazako taxi geltokia gaituta egongo da. Murrizketa horiek bertan behera geratuko dira kontzertu-eremua garbitu eta herritarren segurtasuna bermatu ahala (01:30ean, gutxi gorabehera).

Udaltzaingoak eskerrak eman ditu emandako laguntzagatik, eta egunean zehar ibilgailuak behar bezala erabiltzeko plangintza egitea eskatzen du.

Irunbus zerbitzua

Mugikortasun Jasangarriko arloak dioenez, aldaketak emango dira ere bai Irunbus zerbitzuan, 21:00etatik 01:00etara, gutxi gorabehera:

L1 | ZAISA – OSPITALEA

Aldaketarik gabe.

L2 | SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

Aldaketarik gabe.

L3 | SAN JUAN – ARTIA – OLABERRIA

Aldaketarik gabe.

L4 | SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

20:45etako irteeratik zerbitzuaren amaierara arte, San Juan Langile y Urdanibia plazako geltokiak bertan behera geratzen dira. Bestetik, San Martzial kalea 21:00etatik 01:00etara egongo da moztuta (Euskal Herria hiribidetik joango da autobusa).

GAUTXORIA

23:00etako irteeratik 01:00etara, gutxi gorabehera, Urdanibia plaza, Nafarroa 4 eta Nafarroa 18ko geltokiak bertan behera geratzen dira.

Mozketak kontzertua amaitzen den heinean kenduko dira, betiere udaltzaingoaren oniritziarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude