Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazi du abenduaren 24ko eta 31ko gauetan ez dela hondakinik jasoko

Txingudiko Zerbitzuakek jakinarazi duenez, Eguberriak direla eta, hondakinak biltzeko zerbitzuan aldaketak izango dira. Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan ez da hondakinak biltzeko zerbitzurik emango.  Beraz, eskualdeko biztanleei eskatu diete mesedez, egun horietan zaborra eta tamaina handiko objektuak ez ateratzea. Bestalde, gogorazi dute abenduaren 25ean ez dietela ostalariei materia organikoa biltzeko zerbitzurik eskainiko.

Era berean, jakinari dute egun horietan Arasoko eta Akartegiko garbiguneak goizez bakarrik egongo direla zabalik, 10:00etatik 13:00etara. Horrela, herritar guztien laguntza eskertu dute kaleak garbi edukitzeko eta zaborra biltzeko zerbitzuaren lana errazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude