Igande honetatik aurrera Igandero egitasmoak neguko ordutegiarekin egingo da, hau da, goizean soilik

Igande honetatik, urriaren 27tik, aurrera, Igandero egitasmoak neguko ordutegia berreskuratuko du. Neguko ordutegia martxan dagoen bitartean Colón pasealekuaren erdiko zatia eguerdira arte moztuko da soilik. Larunbatetik iganderako gauera neguko ordutegian sartzearekin batera, Iganderok ere ordutegiz aldatuko du.

Udarako ordutegian Igandero egitasmoaren mozketak 10:00etatik 19:00etara egiten dira; neguan aldiz, mozketa 15:00ak arte da. Ordutegi hau erabiliko da 2025eko martxora arte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude